17.7.13

SOMOKO TRIATLOIA 2013

 Aurten bai! Somora itzuli ginen Gartzen eta Lander elkarrekin. Pasa den urtean Lander ez baitzen etorri.
Gartzen bere forma ona erakutsiz ederki ibili zen. Uretan denbora galdu bazuen ere, bizikleta saio ederra egin eta korrikakoa oraindik hobeto bete eta gero, aurreko taldeak harrapatu zituen. Datorren urtean podiumera.
Nire kasuan, uretan ondo ibili eta gero, bizikleta hartu eta talde egokian joateko ibilbidean. Bueltarako ostera, taldea galdu nuen indarrak agortu zirelako. Korrika ere erritmo ona ezin hartu, baina tira, denbora ona azkenean.
Beti esaten dugun moduan, hurrengo urtean gehiago eta hobeto!!!

2 comentarios:

  1. Anino eutsiko guztioi. Ezta erreza asimilatzea aurtengo denboraldie amaitu dala nitzako, baña horrela gertatu da. Hala ere ez pentsa ain errez librauko zarienik ze egurra emoteko prest egongo naz lasterrean , hospitalea itzi bezain azkar.
    Eutsik jarrai dezala!!

    ResponderEliminar
  2. Ánimo ta aurrera gartzen! Zure biribilketak helmugan berriz ere ikusteko irrikitan gaude!

    Besarkada handi bat!

    Urtzi

    ResponderEliminar

Mesedez, hitz egokiak erabili eta bestela lasai,edozer komentatu eta publikatuko dogu eta.