11.7.11

SOMO 2011


Eguraldiak ez zuen lagundu kasu honetan, baina tira, zaletasunak pisu gehiago dauka planak bete nahian gabilzenean. Seguruenik egun hontako cheerleader-ak/camera-women-ak...giro hobeagoaren premia gehio izan zuten. Proba polita bezain ezaguna izan zan, estrenoetarako baliogarria gainera. Gartzenek neoprenoa estreinatu eta dagoeneko bere tri-manillarrari neurria hartuta duela erakutsiz, bike sektore ikusgarria egin zuen, honi esker trofeoa irabaziz, je,je,je! Iker, zer esanik ez, gure aitatxo lanpetua, denboraldia estreinatu eta gustura ibili zan, lasai eta hurrengorako beroketa moduan hartuta. Ea denboraldian zehar berriz ikusteko aukera dogun. (Ultzama, Santander, San Vicente, Mutilva...badagoz aukerak!). Urtzi...Urtzi! Zer esango dogu ba! Aurreko urtean bere atzetik anbulantzia baino ez egoan, aurten berriz hainbat triatleta uzteaz aparte, helmugako azken 100 metroetan gaindiezina dala erakutsi zuen. Animo hurrengo erronketarako!
Hitzik ez dauzkat gure Akur eta Ainhoak eginiko lana eskertzeko. Animoak. konpainia, grabazio, argazkiak... Eskerrik beroenak izerdia bota genduan guztion partetik!
Argi geratzen da beraz horrelako taldea joaten denean, giroa ezin hobea dala. Ea hurrengoan ere, hainbeste lotzen garen.Aaagur danori!!!

4 comentarios:

  1. Betiko moduan esperientzia ona eta lagunekaz hobeagoa. Zer esanik ez bideo-montaia, Gartzen, you are great!!!
    Eskerrak etorri zinien guztioi, kirol ekintza honeek zuekin konpartitzea it´s a pleasure!!! Hope 2 C U next time again!

    ResponderEliminar
  2. http://www.youtube.com/watch?v=E4isxAYMfVU&feature=player_embedded#at=474



    Hurrengo minutuetan gutako norbait agertzen da.

    Gartzen:
    0:12 materiala boxes 0:59raino (txupando camara)
    Lander:
    6:18 water bike transition
    Gartzen:
    7:40 bike
    Iker:
    11:34 running

    ResponderEliminar
  3. Eta triatloi honetako kronika??? Mmmm... Alguno que está de vacaciones no está haciendo su trabajo en el blog...

    Ainhoa.

    ResponderEliminar
  4. TRAS VER EL VIDEO:
    HASTA LOS DEL RED BULL HACEN MEJOR LAS TRANSICIONES.
    LANDER: TE LLEVASTE LA ZAPATILLA DEL QUE TENIAS AL LADO? (Muy bien, al enemigo ni zapatilla)
    GARTZEN: HAY QUE ENTRENAR DONDE DEJAR LA BICICLETA
    IKER: TUS COLEGAS NO TE HAN HABLADO DE LAS GOMAS PARA LAS ZAPAS (Que malos son)
    URTZI: LO MEJOR, SIEMPRE A TOPE.
    SALUDOS. JOSEAN.

    ResponderEliminar

Mesedez, hitz egokiak erabili eta bestela lasai,edozer komentatu eta publikatuko dogu eta.