16.8.11

ULTZAMAKO TRIATLOIA 2011

Mendi bizikletaren garaia heldu da. Primerako triatloia, estreinua eta datorren urtera begira agendan apuntauta. Gartzen kapitaina gidaturik Ultzamara abiatu ginan. Frantziatik gertu dagoan laku baten uger, gero itzelezko basoetatik zehar 15kmko btt ibilbidea eta azkenik errepidetik 3km korrika.
Uger oso ondo, ur epelean eta paisai ezin hobean. Mtb, btt edo mendi bizikletako ibilbidea, gogorra bezain polita. 4km gora eta gora basoetako pistetatik, arnasa hartu ezinean geundela, azkenik maldan behera 11km, frenoa ikutu edo ez ikutu, hor egoan denbora hobetzearen gakoa. Herrira heldu baino lehen, tranpa pare bat (malda parea) eta azkenik zapatilak jantzi eta korrika ibilbide nahiko azkarrean, behera, gora baino gehiago.
Eutsiko lau kideak primeran ibili ginan, oso gustura eta errepikatzeko gogoagaz. Por txierto, RBeko inor ez zan egon ezta? Ez, ez neban inor ikusi, eta zu? Ez, ez seguruenik 20% malda duen seinalearen bila ibiliko dira kotxearekin hara eta hona.

Tira, gure laukotea primeran ibili zan eta zer hobeto primerako bazkaria eta lunch-a baino arinao, dutxa hartu eta giharrak lasaitu antolakuntzak dohain jarritako masai eta spa zentruan.

Hurrengo froga seguruenik Mutilva izango da. Hala ere, kontaktuan egongo gara ideiak kontrastatzeko.

Pd: RB jakin seguruenik Tri Grand Prix era Eutsi ez dala joango, beraz puntuak hartzeko aukera dozue, horrela abantaila murriztuko dozue.

2 comentarios:

  1. Gartzen pero los cuerpos de calendario no eran estos?? Viendoos las caras y sin ninguna otra foto que lo demuestre me entra la duda de si hicisteis el tri o no... jejeje

    Ainhoa.

    ResponderEliminar
  2. Cuerpos!!
    Por cierto, un representante de Eutsi si que estará en el Tri grand prix, que ya he hecho equipo y esta semana nos inscribiremos al relevo de distancia olímpica. Asi que los Red bull tendrán duelo!

    ResponderEliminar

Mesedez, hitz egokiak erabili eta bestela lasai,edozer komentatu eta publikatuko dogu eta.