Beraz aipatu beharreko lagunak honeek dira: Urtzi, gero eta forma hobeagoa erakusten eta azkenean badoa mtb-ari gustua hartzen (aurten bai mendi bizikletan lagun izango dugula). Ander, hau berez ez da Eutsiko partaidea baina gure behatzaileak bere atzetik dabilz. Bere azken emaitza ikustea baino ez da behar, Bilbao-Bilbao herri lasterketan 12. heldu zan, gure taldeko Mikelen aurrean (14.a izan zan). Dirudienez Anderren fitxa oso garestia da baina ahaleginak egingo doguz gure artera ekarri ahal izateko. Azkenik Lander, lesio txiki baten ostean berriz ere bueltan da eta Arrigorriagan egin zuen test moduko froga. Lasai irten eta arinago amaitu, azkenean gustura egindakoagaz.
Ea beraz hemendik aurrera martxoa aurrera doan einean forma hartzen eta fin-fin jartzen garen datozen lasterkeei edo probei begira. Animo eta kirolaz bizi!!!
Pd: Non ote dagoz Red Bull-eko gure lagunak?Oraindik ez dira agertu, seguruenik entrenamenduak ezkutuan egiten ibiliko dira.
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminarKaixo Lander eta kaixo Eutsi talde guztiari!
ResponderEliminarNire fitxa ez da hain garestia, Ronaldo bezalakoa naiz, hilabetero lesionatzen, ez naute nahi talde baten ere jajaja
Eskerrik asko argazkia igotzeagatik. Ia hurrengo baten lasterketa berean aurkitzen garen. Oin ya entrenatzaileari esan gabe egin beharko ditut lasterketa hauek (ia orain arte bezala), pistan sartu nahi dit eta denboraldia bukatu arte.
Aupa Lander maldan gora! Eutsi gogor!
Animo Eutsi Lagun talde guztiari eta ia lasterketa gehiagotan egoten garen!
Ondo segi