8.5.13

BERMEOKO TRIATLOIA 2013


Aurten ere irteeran prest!!!
Ura hotza bai (14º), baina gure neopreno bikainak jantzita eta gure animatzaileen animoak entzungai ez zegoen hotza pasatzeko arrazoirik.
Gartzen eta Lander betiko moduan han egon ginan, gurekin batera bi triatleta berri zeudelarik. Eutsiko fitxaje barriak Ander eta Ricardo. Aurten hasi dira mundu honetan eta gustura dabilzela ematen dau.
Gainera alaba txikiarekin etorriak, hori bai denbora antolatzeko gaitasuna. Ea beste batzuk ikasten duten, je, je!!!
Tira, froga eguna eta eguraldi aparta. Uretatik irten eta neoprenoa kenduaz batera bizikletak hartu eta eguzkitan Gernikaraino abiatu ginan batzuk taldetik tiratuz Gartzen bezala eta beste batzuk taldean gurpilak jarraituta.
Bizikletatik jeitsi zaleen animoen artean, jendetza egoan herrian, oso giro polita, eta korrikako saioa 5km inguru. Laua eta kaleetatik zehar, oso ondo baita ere.
Azkenik guztiok gustura amaitu genduan aurtengo lehenengoko triatloia. Dagoeneko hurrengoaren zain geratzen gara. 
Gartzen eta Lander Bilboko erronka nagusirako prest daude. Beno, egon behar!!! Ea heltzen garen!
Animoak eskertuko ditugu.

Pd: Ea hurrengoan fitxaje barriak aparte, etorri ez zan norbait animatzen dan. EUTSI!!!

6.5.13

UGAO-MIRABALLESeko HERRI KROSSA

Herri kross polita benetan!

Eguraldi ezin hobea eta lasterketa azkarra 5.550m, baña ibilbide polita. Bertan izan ginen eutsilasterkari batzuk, Monse eta bere seme-alabak (EUTSIfuture)eta ni, Gartzen.

Aipatzekoa be, bertako giroa, benetan korrika egiteko gogoak pizten dauenekoa. Eta beste alde batetik, dohainik dan lasterketa urrienetako bat izanik be, sari potolo eta zozketa ikusgarrie antolatu zaurien bertako antolatzaileek. Chapeau!!

Hurrengo urtean be han izango gara.

P.D: Gorkita....encima CK, asfalto....zein da aitzakia zure herriko lasterketan parte ez hartzeko?
        Lander eta Ainhoa... bizikletan zulatua? Ups...agian gogorregia Galdakotik Ugaora ezta?
       

Tik-tak...Bilbao triathlon is coming soon...

9.4.13

GERNIKAKO DUATLOIA

Euri ta hotza.

Holangoak dira gure lasterketak aurten. 3 kapa arropa, ondo berotu ta....ekin!!

Aurten be han izan ginan, Andoni, Lander ta ni, Gartzen.

Andoniren burua, bi lekutan, lasterketa eta telefonoa...tik-tak-tik-tak....aitatxo izango dan zalantzarekin.

Lander, betiko forman...ondo.

Ta neu... ba betikoa, beti zerbait. Oraingoan boxeetan bizikleta ezin topaturik...baña ondo ere.



Eskerrak be superUrtzi, Aner eta Maddiri animo eta argazkiengatik be. Eskertzen dira ta!







26.3.13

SAN JOSE LASTERKETA 2013

Aurreko astean Villasanara joan ginen. Eutsiko lau kide joan ginen. Montse, Ainhoa, Andoni eta Lander. Andoni eta Montseren aita ere han egon zen gurekin batera. Denok pozik eta gustura amaitu genuen. Batzuk denbora onak egin izanagaitik eta beste batzuk ostera lesioetatik itzulita sentsazio onak eukitzeagaitik.
Ea hurrengoan zenbat elkartzen garen. 

Pd: Iker, Gartzen, Unai, Urtzi, Julio, Egoitz, Joseba, iujuuuuuu! ¿Dónde están ustedeeeees?

Pd: Ánimo a Josean en su recuperación!!!

11.3.13

ZORIONAK EUTSIAITATXUS!!!

Jakingo dozuen modura, Eutsiko harrobia handitzen ari da.

Orain dala gitxi gure taldeko bi aitatxo izan dira, hain zuzen be SuperUrtzi ta SuperUnai.

Azken hauek aurtengo erronka bere familia jagotea izango dalakoan gaude besteok...hala ere...harrituko gaitue ta probaren baten parte hartzeko animatuko dira?

ZORIONAK ERE AMATXOEI!!!



DURANGO ta BASAURIKO DUATLOIAK

Asteburuan bi froga joaktu dira gure lurraldeetan barrena.
Zapatuan Durangon izan ginen, Lander, ni  ta ohikoa bihurtzen ari dan laguna ere hurbildu zan, Cristian. Euskadiko txapelketa zan distantzia motzean ta ia 300 parte hartzaile hurbildu ziran.
Durangoko kaleetatik barrena oinezko 10 km ta gero lasterketan, bizikletan 40 km,  Axpe gaina ta Kanpazar igoera geneukan....uf hauek nire komeriak...erritmo falta itzela hanketan. Gure liderrak hor pasa ninduen maldan gora, ta horrela amaitu ere...atzetik-aurrera. Boxeetatik pasatuta korrikako erronka, 5 km ta giharren tentsioa..baian finish!



Ta Domekan aldiz, bere jaioterriko duatloian, Basaurin izan gendun Andoni. Kronika erdipurdikoa da ze, Zaratamo gainetik pasatzen ikusita ezer gitxi kontatzeko...Hori bai, maldarik gogorrenean ere Andoni beti alai...honek bere berbak..." Aupa Gartzen, gogorrena egin dot jada"...Ikusi behar albokoen aurpegiak eta begiradak extralurtar baten ondoan zeudela usteko zuten?




25.2.13

MUNGIKO DUATLOIA

Hotza eta elurra!!

Eskerrak duatloi sprinta zala...bestela...uf!

Han izan ginen Andoni bere koñatua (izena ahazten jata beti), ta ni Gartzen.
Eguraldi eskasa baña giro polita, ta ibilbide erraza baña eguraldiari esker, gogorra ere egin zan.
Korrika ta gero hasi ziren komeriak, erorikoak, elurra, euria eta hotza. Andonik narruko ta guzti hartu zauen. Baña EUTSI bat da ta berehala altzau zan....."de otra pasta", ganera bere koñatuari esker daukaguz argazkiak ta logistika (sudadera gorde ta animoak emoteko).
Nik aldiz erritmoa apurka-apurka hartzen ta komeriak boxeetan...bizikletatik bueltan gemelo igoera IKARAGARRI batek denbora galerazi zidan...boxeetan geldirik gemeloei begira...uf ...baña finisher!
Asteburuan jokatu behar zan beste froga, Arrigorriagako herri krossa, bertan behera geratu zan....beraz norbait labana zorrozten ibiliko da...zzzzzzink....zzzzannnnk....badakigu eztala atzazkalak jaten ibili.....ta  Durangon kaña emoteko prest.

Argazkiak